| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
ADIXKIDE IXILA
|
KONKOLOTX Peio Jorajuria, 2008
Murruko harrien artean
badabila sumandila
xilo eta konkorretan
sar-ateraka.
Etxeko gatu beltza
dago barrandan
geldi geldia
begitartea erne.
Bat-batean brixt!
batek jauzi, bertzeak ihes
sumandil buztangabea
xilo barnera doa.
Gatuaren haztaparretan
gelditu zaio buztana
azken dantza batean
kurubilkaka.
Milurte xaharraren azken
uztarrak.
Milurte berria
aitzina doa
xilo ta konkorretan gaindi
leize ta gailur,
ilunpe ta argialdi
Hirugarren milurtea.
Eta gu denak
bere bizkar gainean
kinkili-kankala
konkolotx.
© Peio Jorajuria |
|