| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
HAUTSEZKO BASOAK, LUR OSKOLDUNAK
|
ZURRUNBILOKA ITZULTZEN DIRA Luis Garde, 2007
Zurrunbiloka itzultzen dira
sargorialdiak
beren uniforme izerdituaren usainarekin.
Ausaz azkenengo aldiz begiratzen dut
iñurri bat nire ahurrean.
Bihar agian hormiga izanen da.
Hegaltxo gardenak astinduz
lurra bilatzen du.
Lurra edo bizia bilatzen du nire eskutik at
bihar edo etzi vuelo-a izanen den horretan.
Gerlaren partea:
gaurkoan horrelako hitza zauritua;
bertze halakoa desagertua edo hilda.
Argi ezbaitsuaren hareatzeetan
esku hutsez
izen bizidunen inurradura
bilatuko dut.
Zein arraroa baina hegaldi hori.
© Luis Garde |
|