| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
EGUN BATEAN JAKINARAZTEN DIZUTE
|
GUDA David Tijero, 2006
Bukaerarik izango ez omen zukeela
borroka latz baten ondoan
paper zuriaren gainean
zerraldo erori zen sasi soldadua
eta loaldi bitartean
inurri ejertzitoa paperetik jaitsi ziren
banan bana mahairaino iritsi ziren
buruaz jabetu eta besoetatik lumarantz abiaturik
papera okupatu zuten,
esnatzean guda amaitua zela
jakin zuen soldaduak.
© David Tijero |
|