| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
EGUERDI EURITSU BATEAN
|
DENBORAK BARREIATZEN DITU SENTIMENDUAK Goizalde Landabaso, 2005
Denborak barreiatzen ditu sentimenduak.
Ni ez naizen norbaitek
muga-epea ezarri zien.
Zuk agortu, ostera.
Zinemaskope aurreko pelikula da ordukoa.
Sol sostenido bako musika tresna
ikusle bakarra naiz eraistear dagoen zinematokian.
Ez naiz nintzena.
Tanttaka jausten diren amodio-malutak
ez dira nireak
ez desioa
ez samurtasuna
ez bat bilakatzen gintuen konplizitatea
ikusle bakarra naiz
aspaldi eraitsi zuten zinema zaharrean.
© Goizalde Landabaso |
|