| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
ITSASO AURREAN
|
MONA LISA Bingen Ametzaga, 1961
Pizkundeko lorea! zure irriparrean
bizi ta eriotzaren eskutuak dagoz;
zan eta izangoaren bulkoak ba-datoz
batez nire gogora zu ikustatzean.
Betiko emea zera, Bizitza iturburu,
ametsetako aingeru, atsegin-ekarle;
begiotan, ordea, agertzen duzu ere
biotza pilpil yartzen didan alako izu.
Sorgiña! Leonardok zu sortzaraztean
Lukreziren edenaz eta Beatrizen
yaikozko ikuskariaz amets egiten zun,
ta aurrez zerua eukita, lezea inguruan,
goiz-argi txiunta zale ta gau-illuntasun
isilla, zure irudi ortan, zitun batzen.
© Bingen Ametzaga |
|