| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
ITSASO AURREAN
|
AMERIKARAKO BIDEAN Bingen Ametzaga, 1941
Itsasoaren zabala,
uiñaren ondoren uiña.
Beren gaiñean, ontzi batean
eusko talde bat igeska.
Itsasoak laguntzat,
itxaropena gidari,
erri-ametsa gogo-barnean,
bidea dagigu beti.
Bakean bizi giñian,
iñorenik nai ez gendun,
norberen erri-maitetasuna
oben ba-da, gu obendun.
Gorrotoaren lan txarra!
gorriz jantzi zan Euzkadi.
Balbeak sega millaka,
millaka berriz igesi.
Txoriak dute kabia,
basabereak zuloa,
Europako erri zarrena
ona emen lur-bakoa.
Baiñan, uste-on!, anaiak,
gaiztoen gurenda, labur,
Yainkoa beti zuren-zalea,
lanen amaia daukagu ur.
Itsasuso txuri ori,
atzerantz egizu bide,
ur aundi onen beste aldean
gure erritxoak datzate.
Zoaz nerera, beratan
ene bi aurrak dituzu;
lotan ba-daude, zabiltz arduraz,
ama amets dute, ez esnatu!
Zure egoakin, goxoki,
goxoki, egiezu laztan,
mosu bat aitan, bi aman partez
begien gaiñean eman.
Iturrieta zarrean
ene amatxu ule-txuri,
aren negarrak mokoan bildu
ta itsas-gezalera yaurti.
Esan guziei laburra
degula gure urrun-aldi,
askatzearen euzki ederra
itsasertzean da agiri.
Laster, bai, denak batuta
bakean, poz eta atsegin;
buru-yabeak, Yauna goratuz
izango gera Euzkadin.
© Bingen Ametzaga |
|