A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

E

 

GAXOA!
      (1916)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ERI BATEN NEGARRA

        Jose Elzo, 1917

 

 

Nere biyotza mintsu dago ta

begi gaxoak negarrez,

gogo tamala daukatelako

anitz asea naigabez.

 

Iñon ezin det miñ orrentzako

alaigarririk arkitu...

era askotara sayatu arren,

garratz au ezin gutxitu!

 

Naigabe ontan lagun bat badet

txit gutxi diran lakoa...

beti ni nagon lekuan daukat

nere liratxo gaxoa.

 

Sayatutzen da lagun kutun au

oñaze abek arintzen,

sayatutzen da abestiyakin

nere malkoak txukatzen...

 

Alperrik baño! Asi orduko

ikutzen bere ariyak

nere betiko negar-miñaren

malko ugariz bustiyak,

 

entzun bai det nere barruan

abesti baten mur-murra...

nere azkena gertu dagola

erakusten dun ikurra!

 

—Gau zatarraren itzal tamalak

illundu oi dik ludiya;

eriotzaren itzal otz arrek

illunduko dik biziya,

                 guztiya!

 

—Zugaitz-orriyak botatzen dizkik

aizeak jo ta lurrera,

eriotzaren aize zorrotzak

i botako aun bezela

                    leizera!

 

—Orlako egiyak aditu baño

ez aditu uke nayago,

baño nik beti esango izkiat

gerora geroz sendogo:

                   or ago!—

 

        * * *

 

Esan zaidazu nai dezun aña,

ez dit batere ardurik,

emen ill arren gero biziya

an goyen dala badakit.

 

Jardun zaite, ba, aspertu arte

emen, barruko ots ori;

eriotza nik laztanduko det

nai duanean etorri...

 

        * * *

 

Kito! neregan oldozpen oek

beti dirade nagusi,

onezkeroztik ez du egingo

miñak nigandik igesi...

 

Etsi det, eta zoaz laxterka,

liratxo kutun gaxoa.

Nere samiña eztitze arren

mindu zerade naikoa!

 

Beste batengan izango dezu

nigan etzendun poz ori.

Bakarrik nai det aurrera izan.

Zoaz nigandik, gaxori!

 

        * * *

 

Eguna joan da eguna etorri

mur-mur zital au iltzen ez...

Beti biyotza oñaze-pean!

Beti begiyak negarrez!

 

Nere berruan entzuten bai det

abesti orren mur-murra,

amai gogorra gertu dagola

erakusten dun ikurra!

 

        * * *

 

               Beldurra!

 

© Jose Elzo    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa