| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
MAITASUN PSIKOTIKO BLUES
|
EZINTASUNA Jon Gerediaga, 2004
Poesiaren hitz elbarrituak
aski ez direnean mundua izendatzeko
zuhaitz, leiho edo azaroko itsaso
zentzu osoz esatea ezinezkoa zaigunean
isilunea komeni da
entzun nahi ez genuen sekretua ahoskatzeko.
Ume batek esnea isuriko du
hautsontzi itoaren barnean,
zabor tontorrak konkistatu eta
azala rniazkatuko dute katuek,
baten batek bilduko ditu
bedarrean etzandako saltar mardulak.
Latza da,
mundu guztia doa poeten Parnasora
eta ni bakarrik geratuko naiz hiri abandonatuan
kearen erdian adjetiboak bilatzen.
© Jon Gerediaga |
|