| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
HORMA ZAHAR HOIETAN
|
«TRIXTEA DA» ESAN ZUEN Pello Lizarralde, 1978
«Trixtea da», esan nuen...
eta hitz guztiak
itsasertze guztietatik
paseatu ziren...
bitartean
ikasgelako zoko
ilunenean
liburuak usteltzen
hautsaren azpitik
argitik urrun...
eta hainbeste haurren
irrifarrak
esparadrapoez
hertsiak
hormetatik
zintzilik
© Pello Lizarralde |
|