| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
EZ HARRI ETA EZ HERRI
|
ENDLESS DREAMS Patxi Salaberri, 2002
Paradoxak ditu maite gizakiak
eta itzalgaizka dabilen oro du erakargarri.
Urtez urteko zoriontze errituak betetzean,
bere buruaren jabeago agertzen da gizona,
bizi-aldia urte gehiagoz hornitzen uste doakio eta,
iduriz -hala aldarrikatzen baitu berak!-, denbora ere metatzen.
Baina paradoxak maite dituen gizakiak
paradoxak maite ditu, ez etsipen-zama goibel-larriak,
itzalgaizka dabilenaren erakargarritasuna
itzaletik aterarazteko gaitasuna bada ere.
Denbora-errituak betetzen dituenetan,
leihoaz bestaldetik begiratzen dio gizakiak bizitza hastanduari,
gero eta iristearrago baitu
leihakumeak hersteko garaia.
Paradoxak ditu maite gizakiak,
batez ere bere buruari lakatza sartzeko egoki direnak.
© Patxi Salaberri |
|