| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
ASPALDI HONETAN
|
NEKEA Asier Serrano, 2007
Babesten ninduen gerizpe hark abandonatu nau
lanpara guztiak irudituko zaizkit haren itzal
baita zure mesanotxeko txiskero berdea ere
Kanpaia jo osteko zigarroari kanela zaporea hartuko diot
eta mingosbelarretan erarnango nau loak
geriza zekarkidan zuhaitza moztu zuenarekin amesteko
Eki imajinario batek errea esnatuko naiz izerditan
eta leihoak irekiko didan oskorri morean
amari besarkatuta aurkituko zaitut
ondoren abandonatu ninduen gerizpean gora
zaldi trostan abiatuko zara
© Asier Serrano |
|