| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
ABIOIEN ISATSEK AIREAREN ESKELETOA DIBUJATURIK
|
BAINA Koldo Izagirre, 1976
baina
adolezente enamoratuek ez dute gehiago
zapatak ilunabarraz itotzen
bikoteek ez dute hodeirik dastatzen
periodiku zaharrez eginiko kukurutxotan
mojetako neskek ez dute ene poemarik
frantsesezko koadernoan kopiatzen
zure ilearen bobina erreetan
inor ez da biluzten euripean
eta han
urrunean
gizonek sua edaten dute
gauezko ontzitan
© Koldo Izagirre |
|