| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
EGUNETIK EGUNERA ODOLA SAMINTZEN
|
BIZITZERA ETORRI NAIZ Gema Lasarte, 1985
Ez naiz zerriama baten gisa
umeak erditzen ariko,
ez da sekulan nire bizikera
eredu izango.
Aurki bizikeriaz
iraingo naute.
Bizitzera etorri naiz
eta nire lehen mandamentua
botako dut; bizi, eta gero
agian keriak eskeintzen dizkidan
bizio guztietan bustiko ditut
nire gutizia guztiak.
© Gema Lasarte |
|