| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
BIHOTZEAN ORRATZA
|
OGI APURRAK Mirari Garcia de Cortazar, 1994
Makurrak zituen eskuak,
eta hortzak
eta ilunak begiak
eta otoitzak;
Irria soilik zuen
leuna,
zintzoa,
benetakoa;
Ogi apur haiek
maitasunezkoak ziren,
bere usoei emangabekoak
zihur,
bere usoek
egina bai zuten
amarengandik hegoa;
Ogi apur haiek
azkenetakoak ziren,
eta azkenetakoak keinuak,
eta azkenetakoak irriak,
eta azkenetakoak
ziren
hitz bat eskatzen zuten
begiak.
© Mirari Garcia de Cortazar |
|