| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
MEMORIA EZ GALTZEKO OHARRAK - 3
|
ERRADIOGRAFIA Miren Agur Meabe, 2000
Izar uxoak alde batean.
Ikatz-trokoak bestean.
Horixe da buruaren erradiografian aurkitu didatena:
bai-pilo bat eta ez-mordo bat ea zeinek zeini tokia ostu
burezurraren tokian dudan erabakien kutxan.
Oraingo honetan ez hitzak irabazi du:
«Ez, ezin duzu geratu.
Ez, ez dizut konfiantza berriztatuko».
Neure aho-sabaiaren basamortuan arrastaka noa,
kateatuta baitaukat berba hori orkatiletan,
senide atzeratu baten antzean.
© Miren Agur Meabe |
|