| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
ESADAN ENE
|
HUTSA ZEN MUNDUA Ibon Zabala, 1995
Hutsa zen mundua poema hura irakurri
Nuenean.
Lirika zer zen ulertu nuen,
Inork esan gabe.
Itsasoa lirika zen,
Kresala orobat,
Sua lirika zen
Kezko irudien dantzari,
Mundua lirika da.
Lirika, lirika, lirika
Maitasunak erakutsi zidan
Zeruaren urdina soilik ez dela polita.
Lau haizetara zabal bedi
Forma eta edukien errotik
Hitzaren musika,
Bihotzaren irrika.
Arkeogai ugari dago deskubritzeke
Han-hemenka
Ez dira kobazuloetako zaldi, orein
Marraztuak mugitzen
Eta poeta batek harkaitzean idatzirik
Utzi du
Zer den lirika,
Eta erakuts diezagula
Bizitzaren bizitza.
© Ibon Zabala |
|