A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

Z

 

POEMARIK EZTIENEAN
      (1982)

ZENBAT OLATU
      (1982)

BESOAK HEGAN
      (1982)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

SENTIMENDU DUTENEN ESKU ESKE

        Iñaki Zabaleta, 1982

 

 

Sentimendu dutenen

                esku

                eske:

 

Pianoaren teklak baino leunago,

xuri,

pianoaren hariak baino luzeago,

dardar,

frak beltzaren mahuketatik

konpasaren taupada inurrituak

itzal zurbil bihurtuz:

                        esku bi

                        dantzari.

 

Teklak ez ziren hain xuri

hariak ez hain dardartsu.

 

Adagio bat piztera, jotzera,

hegaz egin eraztera

ausartu zen pianolaria.

 

Ingurua edertu egin zuen

musikaren oihartzunak.

 

Bi eskuek, xuri,

dantzari leun

luze...

bihotz mekanikoak ziruditen.

 

© Iñaki Zabaleta    

anonimoak

 

mendeak
1
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa