| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
BESTERIK EZ
|
EURIPEAN Ramon Saizarbitoria, 1969
Svizzera 1
Euria une batean
ostro gainetan
gelditu
eta gero
lurrera erortzen zen...
Viet-namen
bonbardeamentu itsuek
jarraitzen zuten.
Parisko estudianteak
Sorbona hartu zuten
eta
hemen euriak
jarraitzen zuen
oraindik;
Renaulteko
langilleak
fabrika hartu
zuten
eta
hemen oraindik
euria
ostroetan gelditu
eta lurreratzen zen.
Svizzera 2
Euriak
leihotiko kristalak
indarrez astintzen...
Ni eserita
tanta tantaka
euriarekin batera
hiltzen...
Euripean
jaso zuten preso
begiak erdi itxita
ikusi nuen joaten
pauso pausoka
suiztar inkonformismoa
heltzen.
Euripean
milla urte
inguruko tradizio
erreboluzionarioa tab.
tab.
Euripean
holako
tanta lodiak
demokrazia
konfederazioa
kapitalismoa az-
katasuna ta.
tab.
Eta
ni ere euripean...
© Ramon Saizarbitoria |
|