| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
DENA DAGO DENEAN
|
ENBATAREN BULTZADA Karlos Santisteban, 1991
Oraintxe da tenorea
agintzak betetzekoa
zure ihesa inguratzen duen
aztorearen mihisean.
Nolatan zaidan hozkirri
enbataren bultzada!
Bibolin baten hariak
iturbegi-notak jaurtika
zoratzen dira eroki
esperoaren melodian.
Nolatan zaidan hozkirri
enbataren bultzada!
Uharrizko ekanduak zeharkatu
ditu
itsaso ixilmixilak
lurrezko betazalak
malko-begiz josita.
Nolatan zaidan hozkirri
enbataren bultzada!
© Karlos Santisteban |
|