| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
EURIA ETEN BAGA
|
ZORIONA TA ITUNA Jaime Kerexeta, 1959
Memariako zidorretatik
Itun-andera igesi doa;
urrezko uztaiz ta iru azkonez
Zorion, aren arerioa.
Ortzian, diz-diz, goizeko izarra
eta adar biko illargi zaarra.
Alako baten, txistu min batek
iratzartu dau goizeko isilla.
azkon zorrotz bat arin-aringa
urten da, egaz, norbaiten billa.
Ituna'k ostu, bere otseintzat,
Zorionaren seme gazte bat!
Azkon-indarrez lurra jo bear
arte igarraren adar zimelak.
Barriz, bigarren txistua egaz;
berea askatu nai Zorionak.
«Ik bai larriak, Zorion-seme!
Ire ama dok Itun-garaille!»
Badoakio irugarrena
dardai orreaz kontuz, Ituna!:
azkenengoak, zori on andiz,
birrindu dautso aurpegi illuna.
Ama-semeak, pozez, laztanka!
Orain abestu Zorion-kanta!
© Jaime Kerexeta |
|