| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
|
XORIÑOAK KALOIAN Anonimoa, XVIII-XIX. mendeak
Xoriñuak kaloian
Tristerik du kantatzen,
Dielarik han zer jan, zer edan,
Kanpoa desiratzen,
Zeren, zeren
Libertatea zoinen eder den!
Kanpoko xoria,
So 'giok kaloiari,
Ahal balin bahedi
Hartarik begir' hadi,
Zeren, zeren
Libertatea zoinen eder den!
Barda amets egin dut
Maitea ikusirik,
Ikus eta ezin mintza,
Ez da pena handia,
Eta ezinbestia?
Desiratzen nüke hiltzia.
_____________________________
ZELUKO IZARREN BIDEA
Anonimoa, 17??-18??
Zelüko izarren bidea
Nik baneki,
Han niro ene maite gaztea
Xüxen kausi,
Bena gaur jagoiti nik hura
Ez ikusi!
Haritx gazte bat nik aihotzaz
Trenkatürik,
Udüri zait ene bihotza
Kolpatürik,
Erroak eroriko zaitzola
Eihartürik!
Ahal balitz ene begia
Zerratürik,
Ene maite gaztearena
Argitürik,
Ezar niro ene odola
Ixüririk.
Zeren beitzen lili ororen
Eijerrena,
Bai eta ene bihotzeko
Maiteena,
Haren izanen da ene azken
Hasperena!
|
|