| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
OLERTI
|
HARRIEK BA DAKITE Gaztelu, 1970
harriek ba dakite... eta ixildu egiten dira.
harriek ba dakite basoan gerta ohi dana
eta lur gaiñean, belar-izpietan,
eta lurpean, lurraren erraietan,
eta arnasten duten aidean
eta karesatzen dituen aizean...
harriek ba dakite
dena begi,
dena belarri
zer nahi denaren berri...
harriek ba dakite... eta ixildu egiten dira.
© Gaztelu |
|