| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
ERAIKI DEZAGUN ETXEBIZITZA ALAI BAT
|
TRENEAN ETORTZEARENA Mikel Peruarena, 2003
Etorriko zinela agintzeko erregutu nizun
trenean etorriko zinela
zuk baietz esan zenidan (nola ez ba)
zure masailetako gatza
deszifratzeko denborarik hartu gabe ordea
nik badakit ia ezinezkoa dela
baina hala eta guztiz ere sinistu behar dut
zuk ni konturatu gabe
ikusiko nauzun une bat existitzen dela
eta gure auzotik pasatzen direnean
trenen ispilu beltzetan zoazela imajinatuz
jaiotzen dira kantuak
nire betiko ezpain zahar hauetan
© Mikel Peruarena |
|