| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
HELDU ZAITUT LEIHOAN
|
SOUVARIN IZENEKO MOSKUTARRA Aritz Gorrotxategi, 2002
Souvarin izeneko moskutarra
Portura joan zen Hiriaren bila
Latorrizko farolek argiztatzen zuten egurrezko
Itsasontzi batean
Lo zegoen Hiria
Aspaldiko lagunak ziren biak
Baina Moskukoa suzko mehatzetan itsutu zenetik
Nihilistek eginiko liburuak irakurtzeari ekin zion
Eta ardo kopari «maite nauzu» galdezka bizi zen geroztik
Heriotzaren makinekin jolasean
Gau osoan zehar egon zen malekoi inguruan
Hiria noiz agertuko zain
Harik eta hark burua altxatu zuen arte
Eta Itsasontzi txikian nagusitu zen Hiriaren
Silueta erraldoia
Orduan topatu ziren aurrez-aurre
Hiria eta Souvarin zaharra
Ezpainetan musu eman zion Hiria
Begiak ireki eta irribarre bat eskaini zuen Hiria
«Apokalipsiarekin amets egin dut» esan zion
Behatzekin etxebizitzetako kristal beltzak igurtzi bitartean
Souvarinek lepoa erdibitu
«Badakit, hiri, badakit»
Gainontzekoa plutonioak egin du
© Aritz Gorrotxategi |
|