| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
HELDU ZAITUT LEIHOAN
|
BASORA IHES EGIN ZUEN GIZON ILUNAK Aritz Gorrotxategi, 2002
Behinola
Jaungoikoaren hitza entzutera
Basora ihes egin zuen gizon ilunak
Goiz batean
Belar hezearen inguruan zegoen
Ibaiaren ertzean
Ikusi zuen bere burua
Orduan
Ikusi zuen
Jaungoikoa
Uraren azalean zegoen jainkoa
Orduan
Ikusi zuen
Bere burua
Izozturik
Behinola basora ihes egin zuen gizon iluna
Ausartu da hiriari ttu egitera
© Aritz Gorrotxategi |
|