| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
TABERNAK ATE BAKARRA ZEUKAN ARREN
|
HELDU ZAITUT LEIHOAN Aritz Gorrotxategi, 2002
Heldu zaitut leihoan
Isilik egon gara fabrikako keari begira
Existitzen ez ziren itsasontziak
Itsu baten begietan nola itsasten ziren ikusiz
Eta orduan galdetu didazu
Denborak zergatik egiten duen ihes
Edo nolatan kabitu daiteke eskumuturreko erloju batean
Hainbat galdera dira
Erantzunik ez dutenak
Eta zure ezpainetan iltzatzen dira
Orduan esan nahi dizut maite zaitudala
Baina ezin zaitut konprenitu
Eta leihotik haratago zoaz
Fabrikako kearekin nahastuz
Eta ezin zaitut harrapatu
Denbora bezalakoa baitzara
© Aritz Gorrotxategi |
|