| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
BIZITZEAK HIL EGITEN DU
|
OINAZEA Juan Ramon Makuso, 2004
nire hezurren orrazea.
Lurra ez da hezea.
Zelaiaren umelak
nire bihotzeko ezti errea
lasaitzen du.
Begiratu eta nozitu.
Zipriztindu, egiten du
sabelean ostatu ezin harturik dabilen janariak.
Zurean, zurekin, elkarrekin eta inorekin
izan gabe, zorion izateko beta nahi dut.
Izanda, ez zinateke izango
nire kide
ez eta solaskide.
Ahaide, bidaide,
haizeak urratzen zaitu
nire albotik inguratzen zaren bakoitzean,
artean gurea ez zarelako.
Bitartean gauaren morrontzaz jabeturik
besoek luzatzen didate beraien beroa
zu aldenduz.
Noiz arte ? Lekurik ez zuretzat,
biok elkartu eta heldu bitartean.
© Juan Ramon Makuso |
|