| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN
|
OLIOZ Josetxo Azkona, 2001
Olioz
nahi zaitut
patata, tipula
eta azenarioarekin batera;
haragi
gisatuaren saltsan.
Olioz
nahi dut zure boza,
oliozpinez ongi doitua;
tomate
eta letxugaren arteko
solas xamurra.
Olioz
nahi zaitut eguerdian;
okelak
eta piperrek
elkar
jotzen duten izerdi punttuan.
Olioz
nahi zaitut gauean,
arrautzaz blai eginda;
zartaginetik platerera
doan jauzi horixkan.
Olioz
nahi zaitut nire ondoan;
olibolioz, ahal dela;
baina bost axola
ekilorez edo artoz
bazentoz ere.
Ongi etorri nire sukaldera.
© Josetxo Azkona |
|