A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

 

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GOIKO MAHASTIETAN

        Anonimoa, XVIII-XIX. mendeak

 

 

Mertxikaren lorearen ederra!

Barrenean du hezurra gogorra.

Nik eztut maiterik

besterik alerik.

Arnoak naduka ni

Liluraturik.

Ni hilten naizenean

Ez egin nigarrik,

Ez hartu dolurik;

Bi bonbilkada arno eman buruketan,

Edan ditzadan gogoz biak zeruetan.

 

Txoriño bat mertxika eder horretan

Txintaz ari da umetxoak pozketan.

Nik aldiz txintarik

Ez dut nik alerik,

Arno gorriak txoilik

txintarazten dit.

Ni hilten naizenean

zahagiak osorik,

Tabernak ilunik

Izango dirade nere orapenetan,

Ni zoriz nagolarik goiko mahastietan.

 

anonimoak

 

mendeak
1
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa