| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
OIA
|
ASABA Z¶RREN BARATZA Xabier Lizardi, 1931
I
Atarian
Asaba zƒrren baratza,
untzadun ormek esia,
eguzkiak lˆn maitea...
Otzaldi zoro baten itzuli,
yoka nagokik atea.
Yoka nagokik atea,
ate gorri zurezkoa,
euri zƒrrek usteldua;
marraskilloek bide biurri
dirdaitsuez apaindua.
Bai bainun amona xƒr bat
zazpi begiko baratzai;
deadarkari yaioa
marrubi-lapur nenkusanetan...
Bizi ote dut gaxoa?
II
Sarrera
Sar eta... zuaitz yantziak.
Urrats bat egin, ta... adar uts.
Oroipen-txoriez zeuden
beterik: ni ikus ta, bat-batean,
egoei eragin ziten.
Nigana datoz, nƒsian...
Adiskide min maiteak!
Barru-muñeko gauean,
su itzalitzako zƒrra gar gorri
dabil da biur-naiean.
Belar gaiztoak yan ditu
nire bidexka izkutuak...
Ale bakanak dakartzi
bide gañeko mƒstiak, eta
ortziak peitu du iguzki.
Urte yoanen zitala!
Zuek zarpildu-itzalia
lˆnera nork lekardake?
Zabal-naroa nuen baratza,
gaur ain estu, gaur ain gabe!
III
Lˆna
Baratz erdian dut arki
amona: alderoka dator,
begi galduak noranai...
Eriotzak dakar besalagun,
bere buruz ezpaita gai.
Amona, zatozkit, otoi:
billoba laztan ezazu,
esan zadazu «billoba!»
Itz ori, soilki, zƒrrak dit ondu,
ardoa oi dun bezela.
Biraka asi zan, dei ta dei:
aita dei, ta ama; aurtzaroko
lurrak irentsi lagunak...
Zƒrrez birrumetu danez gero,
menbeko darabil lˆnak.
Errukarri! Lausorik du
gizargia begietan...
Nonai aldiaren sitsa!
Zuka, zoroki, mintza zitzaidan,
zaldun arrotza bainintzan.
Laztan dut. Bera, arrituta,
begi-begira dagokit.
Gero, geldiro: «Nor zaitut?...»
Euskeraz ark niri galdegiña
gogoan besterik ez dut!
Nire begien suz sutu
naiez bereak, diotsat:
«Billoba nauzu, zƒrrena...
Zure marrubi gorriak iñoiz
ostutzen oi nituena...»
Oroi ote?... Begietan,
zalantza dut tximistarik
iragan zuelakoa.
Burua igurtzi zidan astiro,
esanaz: «Zu...? Zu...? Gaxoa!»
Ta asi zan biraka berriz,
il-zƒrrei oska, negarrez,
eriotzaren egarri...
Bizitzearen ondar aleak
larrañean eultzen ari!
IV
Oraña
Ta, ara, bidean, baldarño,
muttiko bat guregana:
ark birbilloba, nik seme.
Ikus amonak, bertan gelditu,
ta aren eztizko irriparre!
Laztan du, pozak zoratzen:
«I aut, orain akust ongi!»
(diotsa) «I aut, bai, "Olako"!...»
Ta... nere izenez igurtzi zuen
burutik oñetaraño.
Lˆna zegoen orañaz
ele gozoka. Bitzuok
mintzo beraz ziarduten.
Ene asaben lokarri zƒrra,
Yaunari zor, etzan eten!
V
Etorkizuna
Ordun eguzkiz yantzi zan
asaba zƒrren baratza;
ordun, zuaitzak igaliz;
ordun baratza lˆneratu zan
mugak berriro zabaliz.
Ta lˆn ikusi gabeko
zuaitz berri bat zegoan
erdian, guzien buru...
Aren gerizak erri-baratzak
ezin-ilkor egin ditu.
Nire Tabor-mendi: nire
baratz zƒrraren antzalda!,
egi, mami, biur adi:
lˆnaren muñak aldatu beza
baratz zƒrra baratz berri!
© Xabier Lizardi |
|