| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
MARINELEK GOGOA ITSASOAN DUTE BETI
|
GOIZALDEA Anjel Erro, 2005
Ez nire ondotik aldendu,
ez joan, ez erre autobusik,
oraindik ez da gaua hoztu,
iraun ohean bihar arte.
Aberriak ez zaitu behar
nik beste.
Badakit, denok zerbait eman
behar dugu gutxi batzuek
guztia eman ez dezaten.
Baina nik ez zaitut zu eman nahi.
Oraindik ordubetez edo
egon gintezke jo eta ke.
Oso maitatu dutenen lo
akigarriaz loak hartu.
Gaua ez da berandu arte
partitzen izara urdinetatik,
amarra dezagun ohera.
Baina, ikusten dut, bazoaz.
Hotzikaraz nago, bakarrik.
Dena uler dezaket, dena.
Herriak ez du barkatuko, nik bai.
© Anjel Erro |
|