| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
GAUR, BIHAR ETA ETZI
|
IHESI DOAZ OROITZAPENAK Xabier Lete, 1968
Etorrerik gabeko
ur geldien urrutiko itsasoan
ihesi doaz
pasatako denbora baten
oroitzapenak.
Inxtanteka
orduen kate luzeaz
idatzitako istori hauskorren
kea bezala,
eudiak sentimentuz betetzen
dituen
grisean bildutako
arratsalde ixilen
giro apalean
gorputz hartzen duten
bakardadeko lagunak.
Bizitza amets luze bat
bakarrik denean
posiblerik
eta ezinezkorik gabea.
Gauzak ere lotan jartzen direnean
eta gure nahimen guztiak
hiltzera doazenean.
Momentu bakar bateko
patxada haundiaren
besoetan
oinazea eta poza
begirada berdinean besarkatuak
ur geldien urrutiko itsasoan
ihes eta ihes
doan
etorrerik gabeko
oroitzapenen
txalupa arina.
© Xabier Lete |
|