| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
ZURE PRESENTZIA
|
IZANGO DA Tere Irastortza, 1982
Izango da
zubiren batean,
haizearen gordelekuko
bidean,
itsaso berriren batean,
tanta urdin eta pinporta arrosaz
bildurik.
Aurkituko dugu
putzu zaharren batean,
ihintzaren txokolate usainez
gozaturik.
Aurkituko dugu
izaretako izar-urratsetan,
urratuetan
gauak lorrean uzten duen
tristuraz,
malkoz bustirik
dizdira betean,
tximista irmoturen batean.
Izango da
instante berririk
biharren bat.
© Tere Irastortza |
|