| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
NERETZAT OTE AIZ?
|
EGAN Orixe, 1950
Bildur ikararik ez-baiña, larrua
bilduxe bezala kolkope xulora
sartu naiz ontzira. Lurreti jalkiaz
zeru-gaiña goibel asi gera gora.
Dabid'ez naiz oroi: «Jaunaren egalen
itzalean nago, poza daridala».
Ontan, arnas zabal, barrendik irtena,
kolko ximur au bein lasatzen didala.
«Uso banintza»rik ez iñork agotan.
Ixil, begi-kuku, burua makurrik,
arkume salgai antz or-emenka daude
zenbait jaun andere, goi-miñak arturik.
Aur bat: arat-onat, lurrean bailegon,
jostetan; arekin dut ene jarduna.
Or beste bat: ama lo-naiz utzia du.
Nini polit onek ba dizu laguna.
Osasun galdurik ez dute; barnean
ez kezkarik ere gaitz egiñarekin.
Aieri begira nagola, ba noa,
noizpenka lurrera begiak saietsik.
Odeia gaindituz ozkarbian gera.
Eguzkik ez emen lurrean dun garra.
Oiñetan daukagun odei axal onek
zer iduri digu? Belar sail igarra.
Ezker dut gazte bat, ustez aski mardul,
ago-xabalka da, eziñik egurats.
Bero zakarrean alaxe txoria.
Aurrek eta nik, zer lasai dugun arnas!
Ameriketan bai oian zabal, itsu.
Zertako da Larraun? An, muskillez murkil,
egun bat bidean lurrik uki gabe
millaka tximuen saldoketa dabil.
Ibai, mendi gotor, itsaso t'aintzira
ikusi ta gero, jeixten asi gera.
Aize-magalean ontzia zanbulu...
ta ni... kolko-lasai aurrekin lurrera.
© Orixe |
|