| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
BEREZ
|
NAI Paulin Solozabal, 1969
Ez dot ixildu nai.
Obena litzake.
Lapurretan,
odolez,
lortutako garaitza
ustelduta dago.
Bizia ondatzen.
Ingura atsetan...
« Biziaren » gaitza
buruetan sartu da.
Ots, gazteak, ots.
Leza
baltzeko
illobi
ez dakigula izan
gure
erria.
jaiki,
atxurrak artu
onkeri baltz
eta
malmuzkeri
lotsagaldukoa
buruan jo
eta
austeko,
egunsentia
datorrenean.
© Paulin Solozabal |
|