| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
DEI AKIDAN
|
BABEL Patri Urkizu, 1984
Eta uholdeak iragan zirenean
bildu ziren iendeak
BABEL dorre bat egiteko asmotan
eta betirako zeruko ateak herts zitezen.
Eta eternalak esan zuen:
horra,
badakiat poblua dela zoriontsua,
hizkuntza batez elkar aditzen dírela,
euskaraz diharduela,
harriz-harri dorre bat eneganatzeko dagiela,
eta ene soro-landen belarrak zanpatzera datorrela,
ea, bada, aski da!
Eta memento hartatik
lur guzien gainean iendeak barreiaturik,
dituzte hizkuntzak nahasirik,
elkarrekin ezin ulerturik.
© Patri Urkizu |
|