| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
GEXORIK NAGO
|
ESPETXEKUENA Lauaxeta, 1935
I
¡Itxaso orren narru nabarra
pantera batena dirudi!
Espetxeko atezain zarra
itxi nagik goxeko bidari.
Tori giltzok, urrezko giltzok,
ta bete egikek itxas-miña.
¡Axioin egal-puntan daukok
iñok txastau-bako lurriña!
Noiz arte lagako nauk azke
zidarrezko itxaso zabalan?
¡Azke az gura dokan arte
goiz ederroi matte-dagijan!
II
¡Neure mattiaren oñotsak,
urretxindor ori ago ixillik
bide argijetaz yatorzak!
¡Atezaña, azke laga nagik!
Tori giltzok, urrezko giltzok,
mattasuna yabilk landetan.
Esku zurijan muin-egijok
eta laztan bat begijetan.
¿Mattasun pozkarri orrentzat
azke nabilkek ler-artian?
¡Zintzoro matte-dagijantzat
giltzik etxagok espetxian!
III
¡Aberri amaren negarra
neugana yatork mendijetatik!
¡Espetxeko atezain zarra
bein sollik azke laga nagik!
¡Agur giltzok, urrezko giltzok,
guda-otsak dozak landetan!
Arren, itxi ondo atiok
eta galdu zatteze uñetan.
¿Baña aberri ama aldezteko
enauk itxiko kate-barik?
¡Eure erri orri azkatzeko
etxak iriko espetxerik!
© Lauaxeta |
|