| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
GUSTATUKO ZITZAIDAKEEN
|
BI EZPATA Luigi Anselmi, 2008
Bi ezpataren artean
oroimena, itxaropena
bizi eta hiltzen gara.
Atzo ez da deus,
deus ere ez
bihar.
Egungo adiskide
eta izterbegiek,
egungo irri eta malkoek,
egungo solas eta isilaldiek,
dute axola
eta ez bertzek.
Iraganeko lili
zimelduekin batean
arantzak oro erauzi
bihotzetik,
azaletik edeki;
eta kontu guti egin
biharkoei,
menturaz ez baitira
nehoiz sorturen...
Bi ezpataren artean
bizi eta hiltzen gara...
© Luigi Anselmi |
|