A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

M

 

ITAUN LUZEAK
      (1989)

POETAK ZIRELA
      (1996)

BADAEZPADA
      (2001)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

DOSIA

        Juan Ramon Madariaga, 2003

 

 

Egun batzuetan behar bezala bizitzeko dosia

okertzen duzu eta

zubietatik tristeziak jota begiratzen diezu

ur azalean nabigatzen ari diren

 

gutunazal, arrain, eta amodio itzuriezinaren latexari.

 

Dendetan sartzen zara

damuaren perspektibaren kontrako

azken antidotoaren bila,

eta tabernetan komuneko ateetan jartzen dituzu

izenak metxeroaren keaz.

 

Osasun zentroetan zure izena entzun arte

itxaroten duzu,

erradiologoaren begirada transparenteak

zure hezurrak —bazenekien—

irinezkoak direla adierazteko.

 

Hilerrietatik abiatzen zara

bolietan dauden abizenei

aurpegiak jartzera, asmatzera,

curriculum vitae guztiak konplitzera,

gorpuen dilatazioa entzutera.

 

Negar batean paratzen zara gero

etxeko pasabideetan galduta,

beste gorputzik gabe,

hurrengo egunaren dosi perfektua

zein izan daitekeen hausnartu nahian.

 

© Juan Ramon Madariaga    

anonimoak

 

mendeak
1
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa