A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

M

 

POETAK ZIRELA
      (1996)

BADAEZPADA
      (2001)

DOSIA
      (2003)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ITAUN LUZEAK

        Juan Ramon Madariaga, 1989

 

 

Zerendako izar zuriek dute

horren biziki izarniatzen

negualdiaren gauetan beren

zulo gardenetatik,

elur malutak barreiatzeko ezpada?

 

Zerendako marinel zaharrak du

oinazpiko lurra segretuki desiratzen,

bortuan ilunabar orotan

itsasoratzea gutiziatzen duela

senditzeko ezpada?

 

Zerendako ustegabeko heriotzak ditu

aita ta ama zaharrak eramaten

besarkatzen gaituen malurraz

eta bakartasun iraunkorraz

ohartzeko ezpada?

 

Zerendako enbat urdinak du

horren hiroturik oldartzen,

noragabeko untziaren

belak itxaropenaz

haizatzeko ezpada?

 

Eta zerendako dira azkenean

izar zuriak, marinel zaharrak

aita, ama eta itxaropenaz beteriko belak

falta zaizkigun gauzak?

 

© Juan Ramon Madariaga    

anonimoak

 

mendeak
1
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa