A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

M

 

ILHUNABARREZ
      (1950)

EUSKALDUN ZINTZOEN BALADA
      (1950)

PARIS-BEURET
      (1951)

PIGALLE
      (1951)

LILI BAT
      (1953)

OIANONE
      (1953)

AMSTERDAMEKO ORHOITZAPEN BAT
      (1959)

TXORIONTASUN
      (1961)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BEHIN BATEZ, ZUBEROAN...

        Jon Mirande, 1951

 

 

Udaroan,

eguzki beroz,

behin batez zurekin nintzan Zuberoan...

 

Zeure ezpainetik

euskal itzak egalez nola erleak egoan

belarri-goxo ziraden -eta mingarri batean.

 

Zuberoan,

lurreko egun batean,

zurekin nintzan zuri entzuki et' entzukor.

 

Ba du orrek

urte bat... urte bi... eta beste ainbeste...

Ainbeste urte: ez nuen uste hainbat ziranik...

 

Ainbat eguzki arrezkero:

Ainbat itz bero

ta gezur otz, zu galduz geroz... Zuberoan...

 

Nun zaitut gaur, neure txikia, ta norekilan?

—Ala bakarrik, gauari so begi ñabarrak,

zure gelan,

Zuberoan—?

 

© Jon Mirande    

anonimoak

 

mendeak
1
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa