A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

PACEM IN LAPURDUM

        PACEM IN LAPURDUM,

Itxaro Borda, 1988

 

 

gaztelu zahar blues.

ahoak oihal trikolorez tapaturik.

hiri aberatseko karriketan barna.

larunbat arratsaldez.

      beti eskatzen.

      beti kolpeak biltzen.

urdin beltzez jantzirik dabiltzan

orden zaintzale armatuak,

      gaz negar ekarleak

      erromesak gu gara.

xuri garrailez apaindu burgesen

komentario zorrotz zuzenak,

      hau ez da Libania

      hots demokrataka.

gorriegi ixurtzen da matrakaz

jo kidearen kopetatik odola.

      giza eskubideak.

      Soweton menturaz.

pasatzen dira manifestalariak.

gaztelu zahar plazako ehun eroak.

banderola higatuen gibelean.

larunbat arratsaldez.

      beti eskatzen:

      kanporatzerik ez!

      beti eskatzen:

      presoak etxera!

      beti kolpeak biltzen.

zubi gainean korrika.

lurrean eroriak batzuk

      ba ahal dago medikurik?

detenituak barreiatuak hatsantuak.

poliziek gero

clausewitzen gerla taktikak segituz

ghettoa inguratzen dute.

frantses bandera haizean.

 

pacem in lapurdum.

 

© PACEM IN LAPURDUM    

anonimoak

 

mendeak
1
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa