A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

A

 

BELDURRA GURE HEZURRETAN
      (1976)

HURBILTZE GUTIZIATSUA
      (1978)

NERAU ERE
      (1978)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

LEHENGO UNE OROIGARRIAK BURURA DATOZKIT

        Gotzon Aleman, 1975

 

 

Lehengo une oroigarriak burura datozkit

herriko lagunak

neska batentzako sentimendurik sakonenak

ikastetxeetako

ordu labur eta zabalak,

sendia,

gela hartako hoztasuna,...

dena nahastuta eta ixilik...

 

Laister

hemengo egoera bakan hau,

gogo barruko bortxa zalantzatsua,

poz-aldi eta nahigabetxo guztiak,

lana...

hau dena

eta espetxea bera

beste oroitzapen bat

izango da nire baitan.

 

Berriro,

Euskadiko egunerokotasunak

inguratuko nau;

eta orain,

hemen,

zulo honetatik,

niregana datorrela sumatzen dut.

 

(Jaengo kartzelan)

 

© Gotzon Aleman    

anonimoak

 

mendeak
1
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa