| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
BERDIN DA MENDEBALDEA ETA EKIALDEA
|
ERANTZUNAK Felipe Juaristi, 1997
Zer duzu bizitzari amore emateko,
Zuk, bihotz samur, mila zati egin horrek?
Airezko bonba, haize-zirimola zara,
Putz eta putz dagizu eta mastoihalik puzten ez,
Jo eta jo baina eihera-hegalik mugitzen ez.
Zer duzu bizitzari lotzeko?
Maitatu izanaren ibaia
Gehiago zeharkatzerik ez.
Bihotz harrian taxutuak,
Urak arian-arian zulatuak,
Zergatik haizeari egiten diozu aurre?
Zergatik sartzen zara sakonetan,
Izenik gabeko leizeetan?
Oroitzapen baten itzala,
izan eta izan ez zena, izango ez dena;
hurbil dagokit eta ezkutatzen naiz,
nire baitan ihesi.
© Felipe Juaristi |
|