| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
EGUNA EGONGELA EROSOA DENEAN
|
TXORIKERIA Gerardo Markuleta, 2003
Badakit txorakeria dena,
baina
nora joaten dira txoriak
gerraren sirena-hotsak hastean?
Badakit txikikeria dena,
baina
non uzten dituzte kumeak
txoriek
gerraren dunba-hotsak hastean?
Badakit pittinkeria dena,
baina
nongo argia bilatzen dute
txoriek
gerraren ilun-hotsak hastean?
Badakit txorikeria dena,
baina
nora joaten gara txoriok
gerraren hil-hotsak hastean?
© Gerardo Markuleta |
|