| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
ESAIDAN...
|
EGUNA EGONGELA EROSOA DENEAN Gerardo Markuleta, 1990
Eguna egongela erosoa denean
edo semaforoek agur berdeaz
baieztatzen duten ibilbidea,
eta orduak ispiluekin jolasean
ari direnean, ogiak egutegiei
begiratzen ez dielako
ez da, seguru asko, zilegi
barreak eta paisaiak ukatzen,
itsastxorien galdeak landatzen,
hitzak hotzaren hariez ehuntzen,
ispiluak nabigatzen ibiltzea.
Baina idazteak sarritan gogorarazten dit
edozein puntu gurutze ere badela
(berau ere bi marra besterik ez delarik)
eta edozein gurutzek espazioa zatitzen du.
Eta azken finean, injustizia hau ez da Herioa.
© Gerardo Markuleta |
|