A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

A

 

URRUNGAITZA
      (1904)

BAKAR-EGOITZA
      (1905 )

BASOTAR BATEN KANTUA
      (1911)

OZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)

      (1912)

AMERIKA
      (1913)

AGUR, EUZKADI
      (1924)

ETXALAR
      (1928)

KAIOAK
      (1928)

KE-BELARRA
      (1928)

ZER NAI NUKEN
      (1928)

IBARREKO OLA
      (1930)

HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ
      (1945)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

NERE BASETXEAN

        Emeterio Arrese, 1928

 

 

Amesgilien pozkai ederraz alaitu naiz bat-batean

ego-aldetik enada bi gaur etorri zaizkidanean.

Goizetik emen era gozatsu xamurrez, ixil antzean,

abegi on bat eskatzen daude txioka tellatupean.

 

­Txori maiteak: luzaro jardun, ez ixildu, gogoz ari!

zuen txiogaz amets eginda esnatu naiz olerkari.

Egazale dan biotz arin au pizturik oso ta garbi,

goiz eder ontan egun argitzez lurtu zait oztin-txori.

 

Udaberriro zintzo datozkit yoan arren udazkenean,

lagun oberik arkitu ezin nere aterpe xarrean;

enada polit oiekin batez Saratxomendi gañean

burauste zakar illunik gabe bizi naiz pake-pakean.

 

Mendiyan iñoiz aldarte txarrik ez det izan... lasai nago,

aldi bat ezik bizitz osoa nai nuke bertan irago.

Txindiz aberats ez banaiz ere pozez nor aberatsago?

atsegiñaren ezti jatorra an bean ez, emen dago.

 

Elkarren etsai bizi dire-ta gauz onik ez uritarrak;

mendiyan beso zabalik daude aritz pago ta lizarrak;

iturritxoak biziro garden, eztitsu lili nabarrak,

eta goizero txioka nere teilatupeko maiztarak.

 

        * * *

 

Txori maiteak: berriro jardun, ez ixildu, leyaz ari!

zuen bitartez amets eginda esnatu naiz olerkari!

 

© Emeterio Arrese    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa