A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

A

 

URRUNGAITZA
      (1904)

BAKAR-EGOITZA
      (1905 )

OZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)

      (1912)

AMERIKA
      (1913)

AGUR, EUZKADI
      (1924)

ETXALAR
      (1928)

KAIOAK
      (1928)

KE-BELARRA
      (1928)

NERE BASETXEAN
      (1928)

ZER NAI NUKEN
      (1928)

IBARREKO OLA
      (1930)

HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ
      (1945)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BASOTAR BATEN KANTUA

        Emeterio Arrese, 1911

 

 

Itsasaldeko mendi-gain au da aritz ta pagoz betea

nere jauregi basakoia ta ni naiz emengo erregea;

txakur ernai bat ondoren daukat arrotzen zanko zalea,

ori da nere lagun leiala, aizkora berriz legea.

 

Ni gaur bezela nere guraso zarrak len

egatz ugaria dun arrano abilen

antzera loki gabe beti -beti gailen

jaiotzetik il arte izan ziran emen.

 

Bear bezela gorderik zintzo aien obi zar goitua

arkaitz ondoko baso beltzian darukat bizi-Iekua;

errezago da noski tontor au indarrez neri kendua

bein izan baino len ikustia tximistaz purrukatua.

 

Irrintz alai eginaz udara ta negu

nere deadar otsa mendiak maite du;

ez da bere kolkoan ez da, ez, ­uju-ju!...

lagun detan ekaitza besterikan sartu.

 

Kopet ilundun arrotz ergela grina gaiztoaz panparroi

oiu t' erronkaz inoiz bezela, a, gizajoa!, betor, bai;

betor, eta naiz ondoren izan uritar beste mil' etsai

guzik batian ez dira nere erasoaren dina gai.

 

Betor, betor, al badu, betor onuntz gora

txakur salatia ta ni gauden basora;

baldin igoko balitz an luke lepora

jaso t' eskuban zorrotz daukatan aizkora.

 

Emen ez dago mendi gainean or bean ainbat azari,

emen legeak gordetzen dira zelaian ez bezin garbi;

neguak ere jazten baditu elur-lumaz txuri-txuri,

elur au bean loi biurtzen da, goi ontan berriz iturri.

 

Gizon argi t' aundia bere ustez izanik

zelaitarrak basoan ·al du zer egiñik?

Aritz lodi tartean inolaz oraindik

makal enborra sortzen ez det ikusi nik.

 

Or bealdeko gezur-zuloan dabilen etsai taldea

ezin liteke izan bein ere euskal mendien jabea;

jakin bezate, jakin arrotzak il arte beti nerea

izango dala bai, errupola! baso beltz eder maitea.

 

© Emeterio Arrese    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa