A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

A

 

BAKAR-EGOITZA
      (1905 )

BASOTAR BATEN KANTUA
      (1911)

OZ-GIRO
(Gau iluntsu batean)

      (1912)

AMERIKA
      (1913)

AGUR, EUZKADI
      (1924)

ETXALAR
      (1928)

KAIOAK
      (1928)

KE-BELARRA
      (1928)

NERE BASETXEAN
      (1928)

ZER NAI NUKEN
      (1928)

IBARREKO OLA
      (1930)

HIRUROGEITA HAMASEI URTEZ
      (1945)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

URRUNGAITZA

        Emeterio Arrese, 1904

 

 

Gau-erdiya da; ezeren otsik ez dabill nagon tokian,

itsasoa ta lurra lo daude... logiro ametsgarrian.

Amets, amets!... ez derizkiyot orain esna nagonian

bezin eztiro al nezakenik egin begiak ixtian.

Izar, illargi, aize ta beste leunkai onak batian

osatu dira maitagarrigo ezin litezken zorian.

Txori gaxo bat orla paketsu arki naizen bitartian

bere negarrak arindu naiaz nere kupitasunian

amoriozko penak kantatzen ari zait aldamenian.

Gau ixill eder zoragarriya: ain girotsu zaudenian...

zer misterio gordetzen dira zure kolko pozgarrian?

Zer dira berriz gordetzen, Jauna, zer ezkutamen aundian...

egunez baino bertago dagon zeru garbi zabalian?

Lur ontan inoiz izan nezaken aldirik egokinian,

orain, biotz ta begirakuna jasorik dauzkatanian,

oroitz ugari piztutzen dira izar txuri bakoitzian.

Izar politak, zuek zerate pozez bizi nitzanian

ikusitako argi ber-berak Euskal-errien gainian;

zuek zerate andik urruti narabilen garaian

laguntzallerik oben-obenak nere bakartasunian...

 

                    * * *

 

O, zenbat oroitz ernetzen diran nere biotz barrenian

inoren ots ta karrasi latzik entzuten ez dan gauian!

 

© Emeterio Arrese    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa