| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
SONETO BAT EGIDAZU
|
BIKOTEAK MUSUKA Castillo Suarez, 2004
Lantegitik alde egin zuen
mahai gaineko paperak jaso gabe;
adiorik gabe hustutzen zaizkigu ohatzeak guri.
Etxetik kanpo ikusi behar izaten ditugu izengabeak
hiru urte geroago,
zorte pixka batekin.
Norbaitek erakutsi zigun
ez geundela minan zein galerei
aurre egiteko prestatuak.
Hala ere,
gure etorkizuna hobea balitz ere
berdin eginen nuke negar.
Poltsa gorri batean haren unibertsoa.
Min ematen dit bikoteak musuka ikusteak.
© Castillo Suarez |
|